Erakusketaren babeslea:

Sarrerak erosi

Menua

Bideoa ez ikusi

Erakusketaren babeslea:

Eskopetaren
artea

306-307. aretoa

 

“Artea aurkitzea zorionekoa izan zen, psikologiaren aldetik terrorista bihurtzeko ezaugarri guztiak nituen. Baina, horren ordez, armak erabili nituen kausa on baterako: artearen kausarako.”

Ia hamar urtetan zehar, 1961ean hasita eta 1970eko hamarkada hasiera arte, Saint Phallek hogei bat Tiro ekintza egin zituen jendaurrean. Ekintza horiek performance, Body Art, eskultura eta pintura tartean hartzen zituzten artelanak ziren. Gehienetan ekintza hauek film edo argazkien bidez dokumentatu zituen, are telebistarentzat espresuki prestatu eta gauzatu ere. Artelanok burutzeko erritu antzeko bat jarraitzen zuen artistak: hainbat objektu hautatu eta horietan koloretako pinturaz betetako poltsak sartzen zituen; ondoren objektu horiek etzandako gainazal baten gainean itsatsi eta igeltsu zuriz estaltzen zituen; azkenik artistak berak, beste parte-hartzaileek edo handik pasa zitekeen edonork tirokatu egiten zuten gainazala eskopeta batez, artelana “sorrarazteko”. Pierre Restany arte-kritikariak, lehen Tiro hura ikusi ondoren, Niki de Saint Phalle Errealista Berrien taldean batzera gonbidatu zuen. Tiroak performancearen historian hain goiztiarrak izateak eta sortu zuten eskandaluak haien ezaugarri sakonagoak ezkutatu zituzten. Izan ere, Tiroek esanahi anitzak dituzte: heriotzaren antzezpentzat uler daitezke, baina gizartearekiko eta politikarekiko kritika ere badira, are eduki feminista ere badute.

Tiro handia – J galeriako saioa
(Grand Tir – Séance galerie J), 1961
Pintura, igeltsua eta askotariko objektuak konglomeratu ohol gainean
143 × 77 × 7 cm
Bilduma pribatua, honen eskaintza:
Galerie G.-P. & N. Vallois, Paris.
© Niki Charitable Art Foundation, Santee, AEB
Argazkia: © Laurent Condominas

Pirodaktiloa New York gainean
(Pirodactyl over New York), 1962
Pintura, igeltsua eta askotariko objektuak zurezko bi ohol gainean
249,9 × 309,9 × 29,8 cm
Guggenheim Abu Dhabi
© Niki Charitable Art Foundation, Santee, AEB
Argazkia: © André Morain, honen eskaintza:
Niki Charitable Art Foundation eta Galerie G.-P. & N. Vallois, Paris