Erakusketaren babeslea:

Sarrerak erosi

Menua

Bideoa ez ikusi

Erakusketaren babeslea:

Erakusketa

2015ko otsailak 27 - ekainak 7
Guggenheim Bilbao Museoa

Erakusketa Guggenheim Bilbao Museoak eta Réunion des Musées Nationaux – Grand Palais-ek antolatzen dute, eta Niki Charitable Art Foundation fundazioak hartzen du parte.

Niki de Saint Phalle (1930–2002) XX. mendearen erdialdeko artista ezagunenetakoa da. Bere izena Catherine Marie-Agnes Fal de Saint Phalle zen Niki de Saint Phalle izenez ezagunagoa den arren. Bere ibilbide oparoan, Saint Phallek obra-multzo konplexu bat sortu zuen zenbait baliabide erabiliz eta garrantzi soziopolitiko sakonarekin. Bere lanaren izaera paradoxikoa —alaitasunetik sakontasunera eta intelektualtasunera doa— oraindik ez da oso-osorik aztertu. Bizirik zela, laudorioak eta esker ona jaso zituen lehen emakumeetakoa izan zen, eta bere buruaren inguruan pertsonaia publiko arrakastatsua sortu zuen. Warholek bezala, Saint Phallek hedabideak baliatzen jakin zuen bere lanaren harrera trebeziaz bideratzeko.

Artean prestakuntza arautua ez zuen Niki de Saint Phallek, eta Gaudi-n, Dubuffet-en eta Pollock-en inspiratu zen, 1950eko hamarkadaren amaieran, edozein arte-joera edo -mugimendutik kanpo mundu berezi bat asmatzeko. Ibilbide guztia gai garrantzitsuz eta mitoz goretsia dago. Gai eta mito horiek, aurrerago, bere lan guztia antolatu zuten. Bere lanaren alderdi alaia eta koloretsua oso ezaguna da, baina bere lanen indarkeria, konpromisoa eta muturreko jarrerak ahaztu egin dira. Eta horixe bera gertatzen da bere performance ausartekin, bere lanen eduki politiko eta feministarekin, eta bere eskultura publiko handiekin.

Atzera begirako erakusketa honek –Niki de Saint Phalleri azken hogei urteetan eskainitako lehen erakusketa handia– artista polifazetikoa erakusten du –margolaria, muntaiaren artista, eskultorea, grabatzailea, performerra eta zinegile esperimentala aldi berean–, eta Saint Phalleren lana oso ikuspegi berritzaile batetik aurkezten du. Kronologikoki eta gaika antolatutako artxiboko 200 lan eta dokumentu baino gehiago —asko argitaratu gabeak— erakusten dira 2.000 metro karratu baino gehiagotan. Halaber, artista bere lanari buruz hitz egiten ikus daiteke erakusketan tartekatutako pantailetan.

Katalogoa
Niki de Saint Phalle

Zenbait egile.
367 páginas; 388 ilustraciones.
Guggenheim Bilbao Museoa. Argitalpenen saila.


Gaztelaniazko, ingelesezko eta frantsesezko edizioa.

ISBN español: 978-84-15691-97-6
ISBN inglés: 978-84-15691-3
ISBN francés: 978-2-7118-6151-4

Prezioa:
55 €
Lagunentzako prezioa:
52,25 €
Erosi orain