Erakusketaren babeslea:

Sarrerak erosi

Menua

Bideoa ez ikusi

Erakusketaren babeslea:

Bortizkeria
margotzea

305. aretoa

 

“Margotzeak nire arima aztoratzen zuen kaosa lasaitzen zuen. Nire lanean etengabe agertu diren herensugeak baretzeko modu bat zen.”

Niki de Saint Phalle 1950eko hamarkadaren erdialdean bere burua arteari eskaintzea erabaki zuenean, modu autodidakta batean egitea erabaki zuen. Europara hainbatetan bidaiatzeak eta Parisko literatura eta artegintzaren giroak ondo ezagutzeak, tartean, bertan erbesteratutako estatubatuarren taldea ere bai, Niki de Saint Phalle artista jantzia eta ikasia bihurtzea ahalbidetu zuten, bere garaiko arte-joeren erabat jakitun. Hamarkada horren amaieran formatu handiko margolan segida bat egin zuen. Pintura horiek bi kultura bisual uztartzen zituzten: alde batetik, Europa zaharrarena, non tradizioek eta abangoardia berriek borrokan ziharduten; bestetik, AEBko artearen berrikuntza aurreratuenen kultura. Izan ere, margolan handi haien perspektiba zabala eta laua Italiako Trecentoko lanak zituen eredutzat; azalera pikortsua, berriz, Jean Fautrier eta Jean Dubuffet margolari “materiko”etatik datorkie; baina pinturaz zipriztindutako zeru zuri-beltzak Jackson Pollock-en “dripping” delako teknika gogora ekartzen dute, eta koadro horien azaleran itsatsitako objektuek Jasper Johns eta Robert Rauschenbergen “Combine Paintings” lanak. Bi kultura ez ezik, Niki de Saint Phalleren segida horretako margolanek bi giro jartzen dituzte aurrez aurre: batetik, bortizkeria eta kaosa; bestetik, jolasa eta bizipoza.

Autorretratua (Autoportrait), ca. 1958–59
Pintura eta askotariko objektuak zur gainean
141 × 141 × 10 cm
Niki Charitable Art Foundation, Santee, AEB
© Niki Charitable Art Foundation, Santee, AEB
Argazkia: © Laurent Condominas

Gaueko saioa (Night Experiment), ca. 1959 inguru
Pintura, igeltsua eta askotariko objektuak kontratxapatu gainean
130 × 196 × 13 cm
Sprengel Museum, Hannover, artistaren dohaintza, 2000
© Niki Charitable Art Foundation, Santee, AEB
Argazkia: © Laurent Condominas