Erakusketaren babeslea:

Sarrerak erosi

Menua

Bideoa ez ikusi

Erakusketaren babeslea:

Artista

Niki de Saint Phalle
Neuilly-sur-Seine, 1930-2002, San Diego

Niki de Saint Phalle Deià-n, 1955
Koloretako argazkia
Niki Charitable Art Foudation, Santee, AEB
© Niki Charitable Art Foundation, Santee, AEB

Niki de Saint Phalle Deià-n, 1955
Koloretako argazkia
Niki Charitable Art Foudation, Santee, AEB
© Niki Charitable Art Foundation, Santee, AEB

30-40s

1930.10.29 Catherine Marie-Agnès Fal de Saint Phalle (Niki esaten zioten) jaio zen Neuilly-sur-Seinen, Frantzian. Familia New Yorkera joan zen bizitzera eta bertan Convent School of the Sacred Heart eskola erlijiosoan ikasi zuen.

1940 1946tik aurrera Saint Phalle modelo gisa egin zuen lan. Haren argazkiak Vogue, Harper’s Bazaar eta Life Magazine aldizkarietan, are azken horren azalean, agertu ziren.

1949 Harry Mathewsekin ezkondu zen New Yorken; gerora OuLiPo talde esperimentalen kide eta idazle izan zen Mathews.

50s

1950 Niki de Saint Phalle lehen olio-pinturak eta gouacheak egiten hasi zen.

1951 Alaba, Laura, jaio zen.

1952 Niki eta Harry, McCarthyren garaiko AEBko gizarte errepresibotik ihes egin nahian, Parisera joan ziren bizitzera.

1953 Nerbio-krisi larri baten ondoren, Nizan ospitaleratu zuten. Eskizofrenia diagnostikatu zioten eta elektroxokezko terapia jarri zioten.

1955 Antoni Gaudí arkitektoaren lana ezagutu zuen. Bigarren haurra, seme Philip, jaio zen.

1956 Lehen bakarkako erakusketa egin zuen Gotthard galerian, Saint-Gall-en, Suitzan. Jean Tinguely eta emazte Eva Aeppli ezagutu zituen; Montparnasse-ko impasse Ronsin-en bizi ziren.

60s

1960 Niki de Saint Phalle eta senar Harry Mathews banandu ziren. Jean Tinguelyrekin joan zen bizitzera, impasse Ronsin-era.

1961 Lehen tiro saioa egin zuen. Pierre Restanyk Errealista Berrien taldera batzeko gonbidapena egin zion. Feu à volonté (Sua nahi beste) erakusketa ikusgai izan zuen Parisko Galerie J-n.

1965 Oihalezko eta artilezko lehen Nanak egin zituen; gerora, erretxina eta margotutako igeltsua erabili zituen.

1966 Pontus Hultén-ek Nana monumental bat, Hon (“[emakume] hura” suedieraz), Stockholmeko Moderna Museeten jartzera gonbidatu zuen Saint Phalle.

1967 Lehen erakusketa izan zuen museo batean, Amsterdamgo Stedelijk Museum-en: Les Nanas au pouvoir (Nanak boterera).

1968 Saint Phalle-k New Yorkeko MoMAko Dada, Surrealism, and Their Heritage (Dada, Surrealismoa eta haien oinordekotza) erakusketan parte hartu zuen; erakusketako lau emakume artistaren arteko bat izan zen. Txoriaren ametsa (Le Rêve de l’oiseau) eraiki zen, haren eskala handiko lehen arkitektura-proiektua.

70s

1970 Errealista Berrien hirugarren, eta azken, jaialdia egin zen Milanen. Bertan, Niki de Saint Phallek 3 metro garaiko aldare-muntaia bateko gurutzefikei eta birjinei tiro egin zien.

1971 Ama irensleak gai, lan sorta bat egin zuen; eskultura horiek, Nanen ostean, emakumearen irudi kritikoagoa aditzera eman zuten. Jean Tinguelyrekin ezkondu zen.

1972 Jerusalemen Golem (Le Golem), haurrentzako lehen lan arkitektonikoa eraiki zuen. Lehen film luzea egin zuen, Aitatxo (Daddy).

1974 Niki de Saint Phalle-k hiru Nana jarri zituen Hannoverren; hiriko biztanleek Caroline, Charlotte eta Sophie deitu zituzten.

1975 Bigarren film luzea egin zuen, Gau bat baino luzeagoa den ametsa (Un rêve plus long que la nuit).

1978 Tarotaren lorategia obraren eraikitze-lanak hasi ziren Toscanan.

80s

1980 Lehen altzarien eta dekorazio-objektuen bildumak eta lurrin bat aurkeztu zituen. Salmenten etekinek Tarotaren lorategia lanaren heren bat finantzatu zuten. Lehen atzera begirakoa izan zuen Frantziako museo batean, Centre Pompidoun.

1983 Stravinsky iturria eraiki zuten Parisen. Tarotaren lorategia obraren lanek aurrera jarraitu zuten. Artista Enperatrizaren sabelaldera joan zen bizitzera; haren etxe bihurtu zuen.

1984 Hiesaren aurkako borrokari atxiki zitzaion.

90s

1992 Pontus Hultének artistaren atzera begirako bat antolatu zuen Bonnen. Erakusketa gerora Glasgowra eta Parisko Musée d’Art Moderne de la Ville de Parisera eraman zuten.

1993 Kaliforniara, La Jollara, joan zen bizitzera.

1994 Oroitzapenen liburua argitaratu zuen, Mon secret (Nire sekretua); bertan salatu zuen aitak bortxatu zuela hamaika urte zituela. Japonian, Nasun, Niki Museoa ireki zen.

1998 Tarotaren lorategia publikoari ireki zitzaion.

1999 Heroi beltzak saila amaitu zuen, afroamerikarren komunitateko hainbat pertsonaiaren omenez. Japan Art Association-ek Praemium Imperiale saria eman zion.

00s

2000 Hannoverreko Sprengel Museum-i haren lanaren zati handi bat dohaintzan eman zion.

2001 Haren lanaren beste zati handi bat dohaintzan eman zion Nizako Musée d’Art Moderne et d’Art Contemporain-i. Noeren arka (Noah’s Ark) eskultura-lorategia ireki zuten Jerusalemen, Mario Botta arkitektoarekin egindakoa.

2002.05.21 71 urte zituela zendu zen, arnas gutxiegitasun kroniko bat zela eta.

2003 Escondidon, Kalifornian, ireki zen Kalafia Erreginaren Zirkulu Magikoa (Queen Califia’s Magical Circle) lorategia.